Apirilean berriro ere Korrika gurekin izango da eta beste behin BBTk bere sostengua erakutsiko du kilometro baten zati bat erosiz eta bertan parte hartuz. Denok dakigunez, Korrika da AEK euskara erakundeak bi urtean behin antolatzen duen ekitaldia eta helburua nagusia zera da, dirua batzeko helduei euskarazko irakaskuntzan laguntzeko. Aurtengo 22. Korrika martxoaren 31n hasiko da Amurrion eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Apirilaren 7an, goizean, Korrika Mungiatik igaroko da eta gero Bermeoko bidea hartuko du eta BBTk Larraurin 12:00ak aldera hartuko du lekukoa zeinek izango du Donostian irakurriko den mezua. Ohi bezala kultur ekitaldi ugari antolatuko dira eta jendeak dortsala erosi ahal izango du ekitaldi horietako edozeinetan edo Mungiako Kinttopeko euskaltegian 5 euroren truke. Bereziki pozgarria da aurten Goiener babesleetako bat dela ikustea eta espero dugu Korrikak gure bazkideak duten euskara ahalik eta gehien erabiltzera bultzatzea eta ikasten ari direnekin ulerkorra eta pazientzia izatea, gure kide askoren kasua baita. Hitzekin!!!