HEGAZTI ARGAZKI ERAKUSKETA

10. urteurreneko ospakizunaren barruan, Butroi Bizirik Trantsizioan Elkarteak bertako Saramus Natura whatsap Taldea gonbidatu zuen Uribe-Butroe inguruan ikus daitezkeen hegaztien argazkiak erakustera. Saramus Natura Taldeak natura maite du eta gure inguruan, eta, oro har, Euskal Herrian zer ikus daitekeen jakin nahi duen edonori irekita dago. Ekarpen guztiak euskaraz egiteari esker, taldea euskaldunentzako «Arigune» (euskeraz lasai aritzeko gune bat) ere bada eta hori errespetatzen dute 45 kide baino gehiagok euskara maila edozein dela ere.

Erakusketako argazki gehienak ziren WhatsApp taldera bidalitako argazkiak. Erakusketako argazki ia guztiak bost naturazalek egin zituzten: Iñigo Elortegi, Mikel Etxegarai, Josean Isasi, Aitor Urrutia eta Julen Santacristina.

Azaroaren 19an, larunbatean, argazkilari hauetareko hiruk Torrebillelan egotea adostu zuten euren argazkiez eta inguruko hegaztiez hitz egiteko.

Esan beharra dago argazki askok kalitate ikaragarria izan arren, erakusketaren arrazoi nagusia gure inguruko hegazti-aniztasun izugarria jendeari erakustea zela, nahiz eta tamalez ikus daitezkeen hegazti gehienak gainbeheran dauden. Habitat galeraren, nekazaritza-metodoen aldaketaren eta klima-aldaketaren ohiko arazoak dira hauek.

Erakusketa haurrentzat interesgarriagoa izan zedin, bertan ikus daitezkeen txori batzuei buruzko informazioa jasotzeko jarduera didaktiko bat zegoen.

Norbaitek WhatsApp taldearen inguruko informazio gehiago nahi badu, saramusnaturataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidal dezake edo Butroi Bizirik Trantsizioan Elkartearekin harremanetan jar daiteke butroientransicion.org webgunearen bitartez. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Torrebillela Kultur Aretoa eta Mungiako Udalari erakusketa hau posible egiteagatik.