GATIKAKO ARRANO TXIKIA

Iazko uda amaieran, BBTko lagun batek tiro bat entzun zuen. Handik gutxira arrano txiki bat bat lurrean ikusi zuen. Argi zuen arranoa oiloak erasotzen ari zela zain egon eta gero, jabeak tiro egin zuela. Tiroketaren arduradunarengana jo zuen, berak aitortu zuena hala zela, baina, haren arabera, beldurtu egin nahi zuen. Zauritutako arranoa ondoko etxe bateko lorategian aurkitu zuten eta ia berehala Ertzaintza eta handik gutxira Base Gorriako norbait iritsi zen txoria Gorlizko berreskurapen zentrora eramateko.

Baten batek pentsatuko zuen oiloen jabeak arranoari tiro egin ziola frogatzeko adina froga zeudela, baina azkenean epaitegian gertakariak salatu ahal izan genituenean, epaileak ondorioztatu zuen ez zegoela hegaztiari egindako tiroketa frogatzeko auzitegiko frogarik; jaurtiketa balak arrastorik gabe lumetatik igaro behar baitzuen.

Mungiako komisaldegian guardian zeuden ertzainen jarrera kritikatu behar da, une oro ezer egiteko gogorik ez zutela zirudien. Hegaztia tirokatu zuten tokiko inguruetako bizilagunekin hitz egin ondoren, argi dago ez dela gertakari isolatua eta bidegorri baten ondoan egon arren, tiroketak maiz gertatzen direla inguru horretan. Badirudi ez garela ingurumen delituak ikertzeko orduan Ertzaintzaren errezeloak salatu ditugun bakarrak. Izan ere, ekologisten artean uste zabaldua dago: benetan salaketa bat muturraino eraman nahi baduzu, hobe dela Guardia Zibileko Seprona atalean salatzea! Zorionez, hurrengoan ez dugu hain urrun joan beharko, baina Mungiako Ertzaintzara joan eta modu guztiz apatikoan entzungo gaituztela pentsatzeak beste aukerarik ez izatea esan nahi dezake.

Azkenik, BBTk eskerrak eman nahi dizkie, bai Oscar Padura Eguzki talde ekologistarentzat lan egiten duen abokatuari, eta bai Idoia Gutiérrez Mungiako prokuradareari eta BBTko lagunari eman diguten laguntza desinteresatuagatik.