Gamizen tximeleta egiteko oasi berri bat

Gamizen tximeleta egiteko oasi berri bat

Emauseko Gizarte Fundazioaren Bitartean programako lagunak eta bizilagunak animatu ziren Gamiz-Fika-n, bere zentroan tximeleta-oasi bat eraikitzeko.

Bihilabete baino gehiago pasatu zuten  BBTk eta Gamiz-Fikako Emausek egitaraua antolatzen Errekalde baserrian, Bitartean programako biztanleekin batera.

Horrela hasi ginen: maiatzean oasi eraikitzeko tokia aukeratu genuen. Azpimarratu beharra dago baserri hori benetako oasia bat dela, moztu gabeko belarra eta  lore basatiekin non tximeletak, erleak, euliak eta beste intsektu batzuk asko ikus daitezkeen. Ekainean bertako kideak eta gizarte ekintza egileak lanean hasi ziren. Lurra iraultzen hasi ziren eta bisitariei eskaintzeko eskulanak egiten hasi ziren. Uztailaren 4an BBTko kide den Belén-ek bertakoei hitzaldi bat eman zuen bizilagunen partaidetza ziurtatzeko; Bidai imajinagarri baten bidez erakutsi zituen gizona eta naturaren arteko harremanak, polinizatzaileen beherakadaren ingurumen arazoa eta irtenbide posible batzuk proposatu zituen, tartean Zerynthia tximeleta elkarteak proposatutakoa, oasia egiteko, hain zuen ere..

Eta, azkenean, eguna iritsi zen, eta uztailaren 7an, goizean, guztiak elkartu ginen! 17 biztanle eta 5 Emaus profesionalak, Amaia koordinatzailearen familia eta BBT taldea: Ana, David, Martín eta Belén. Egun zoragarria eta ilusioz beterik; loreak landatzen hasi ginen, eta gure inguruan tximeletak hurbildu ziren.Hainbat ordu egin genituen 36 landareak landatu genituen arte … lan ona egin genuen, eta merezitako hamaikatakoaz gozatu ginen!

Eskerrik asko hilabete hauetan parte hartu duten guztiei. Uribe-Butroi eskualdean oasia bat gehiago dago. Ikusi hemen Zerynthiak erregistratu duen oasia-sarea.