Fruizen okil handi bat tiroz bota dutela salatu dute Fiskaltzan Eguzkik eta Butroi Bizirik Transitionek

nota extraída de http://eguzki.org/

Fruizen okil handi bat tiroz bota dutela salatu dute Fiskaltzan Eguzkik eta Butroi Bizirik Transitionek

2018-01-18

Fruizen hilik aurkitutako okil handia.

Fruizen okil handi bat (Dendrocopos major) tiroz, seguru asko balin-eskopetaz, bota dutela salatu dute Fiskaltzan Eguzkik eta Butroi Bizirik Transitionek.

Okil handia babestutako espezia da; beraz, “ehiztariari” ingurumenaren kontrako delitu bat leporatu dakioke.

Badakigu oso zaila izaten dela tiro egin duena identifikatzea, baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu alor honetan delituak egiten ari direla, eta agintariei beste aldera ez begiratzeko eskatzen diegu. Bereziki diputazioei. Izan ere, guk ez dugu duda egiten diputazioen ehiza-politika arazoaren parte dela. Noizko, adibidez, espezie babestuak botatzen dituzten ehiza-lerroen kontrako neurriak?

Este pico picapinos no es, ni mucho menos, el único ejemplar de especies protegidas abatido durante esta temporada. A continuación aportamos una lista con los casos que han llegado a nuestro conocimiento, que desde luego no son ni mucho menos todos los que se han producido, sino solo la punta del iceberg de un problema que las diputaciones no solo no atajan sino que, en nuestra opinión, propician con sus políticas cinegéticas.

Zoritxarrez, Fruizko okil handia ez da ehiza-aldi honetan tiroz botatako espezie babestu bakarra. Honako taula honetan zerrendatuta daude guk ezagutzen ditugun kasuak, baina icebergaren tontorra baino ez dira, jakina. Izan ere, guk gertatutako guztien artean bakar batzuk baino ez ditugu ezagutzen.

taula_eus