FINANTZA ETIKOEI BURUZKO HITZALDIA
Pasa den otsailaren 21ean 20 pertsona inguru bildu ginen Mugire txokoan, FIAREko Juan Carlos Gimenez eta OIKOCREDITeko Joseba Larribaren hitzaldia entzuteko.
Juan Carlos Gimenezek FIARE banku etikoari buruz hitz egin zigun. Kreditu banketxe kooperatiba da Fiare; finantza etikoak, transparentzia, parte-hartzea, online lana,efizientzia eta aktibitate ekonomikoaren gizarte eragina helburu duten hainbat erakunde eta jendearen esfortzuari esker sortua.
Joseba Larribak, bestalde, OIKOCREDIT zer den azaldu zigun; finantza kooperatiba bat da, mailegu eta inbertsioak eskaintzen dituena mikro-finantziaketak egiteko, kooperatibei laguntzeko eta bidezko merkataritza sustatzeko garapen bidean dauden herrietan.
Bi erakunde hauek aukera paregabea eskaintzen digute, giza eta elkartasunezko ekonomian dabiltzaten proiektuentzat.