EUSKARALDIA
Euskaraldia amaitu da baina gure euskararen aldeko konpromisoa tinko dirau. Egia esan ez da beti erraza euskaraz bizitzea, eta sarritan erdaraz jarraitzen dugu nahiz eta gure ondokoa euskalduna izan edo “Belarri Prest” izan.
Errealitate linguistiko ezberdinak ditugu gure elkartean, baina argi daukagu euskararen aldeko apustua egin behar dugula. Gure eskualdea nagusiki euskalduna da, baina gure hizkuntza oraindik kinka larrian dago, nahiz eta gero eta euskaldun gehiago izan, gero eta gutxiago entzuten delako euskara gure kaleetan, eta gure esku dago hori aldatzea.
Beraz, nahiz eta euskaraldia amaitu den, honek eman duen bultzada jarraitu behar dugu, eta ez dugu ahaztu behar apirilean Korrika datorrela! Aho Bizi edo Belarri Prest izan gaitezen beti!!!!