Espazio berdeen kudeaketa jasangarriaren alde

Espazio berdeen kudeaketa jasangarriaren alde

Orain dela urte batzuk Bioaniztasunaren Alde kartel bat atera genuen eta hortik gutxira hasi ginen tximeleta oasia proposamena egiten inguruko udalei. Ekimen ona izan da, eta egindako oasiak politak. Gainera, beste taldeak eta jendea inspiratuta egon dira eta beraien oasi propioak egin dituzte. Hala ere, oraindik ikusteko dago ia udalerri batzuetan jarraipenik izango duten. Baina penagarria izango litzateke orain arte egindako lana alde batera uztea. Izan ere, Europan horrelako proiektuak ondo ikusten dira, eta bat datoz EUko Polinizatzaileen Aldeko Ekimenarekin

Gainera, guk pentsatzen dugu udalak eta beste instituzioak urrunago joan behar direla eta espazio berdeen eta bide ertzen kudeaketa aldatu behar dela, polinizatzaileak kontutan hartzeko. Benetan beharrezkoa da hainbeste aldiz belarra moztea? Hiriko loreak politak izateaz gain oso baliotsuak dira polinizatzaileentzat eta hiriko kutsadura ere laguntzen dute gutxitzen. Eta gainera ez badugu belarra hainbestetan mozten, merkeago ateratzen zaie udalei. Benetan bada garaia beste planteamendu batzuk egiteko, eta horretarako laguntzeko prest gaude!