Eskolako janari xahuketa
Orain dela gutxi, Onintza Rojas Olazabal ikerlariak Tolosaldeko elikagaiei buruzko txostena argitaratu du. Bertan azaltzen denez, 160 kilo elikagai xahutzen dira eskualde honetako eskoletan. Ez da harritzekoa, eta arrazoi asko daude hori azaltzeko. Txarrena da janari horretatik asko ez dela mahaira heltzen, eta alferrik botatzen da jendeari eman ordez.
Badakigu zenbait eskola itzelezko ahaleginak egiten ari dela janaria ez botatzeko eta gure artean agian Laukarizkoa da eredugarriena, eta egun batean elkarrizketa egingo dugu jantokiko arduradunarekin. Orduña, Markina, Gernika eta Laukarizko eskolek sukaldeko kudeaketa bere gain hartu dute bertako janari ekologikoari lehentasuna emateko eta janari osasuntsua ikasleei eskaintzeko. Ez da lan erraza izan, baina eskola hauetan janari gutxi xahutzen da, eta Gernikako kasuan Gurutze Gorriak kudeatzen du soberan geratzen den janaria. Hozkailu Solidarioko asmatzailea den Alvaro Saizek, Rexcatering enpresa sortu du eskola, ospital eta nagusien etxeetako janari soberakinak kudeatzeko. Ekimen honek irtenbide etiko bat eskaintzen du janari soberakinentzat eta guztiz legala da.
Beraz lau galdera egin nahi dizkiogu Mungiako udalari:
1. zenbat janari botatzen da Mungiako eskoletan zerbitu gabe?
2. Guztira zenbat kilo janari hondakin botatzen du eta zenbat diru kostatzen zaio janari hau zabortegira edo erraustegira bidaltzea?
3. Zergatik ez da martxan ipintzen zerbitzu bat janari hondakin hauek konposterako errekuperatzeko?
4. Zergatik ez zarete harremanetan ipintzen Rexcatering-ekin edo Gurutze Gorriarekin konpondide bat aurkitzeko eskolako serbitu gabeko janari soberakinentzat?
Janaria ez da zaborra, eta behar den inportantzia eman behar diogu!!!