Errepide ertzeetako kudeaketa
BBTn oso arduratuta gaude polinitzatzaileen galeraz, eta animatzen dugu jendea eta udalak Zerynthia elkarteak proposatzen duen tximeletentzako oasiak egitea, hau da lorategiak sortzeko eta tximeleta eta beste polinizatzaileentzat egokiak diren lorak landatzea. Baina egia esan sarritan begi bistan ditugu horrelako oasia naturalak eta ez dugu apreziatzen. Kasu bat da bide ertzak. Hemen gehienetan errepide ertzetan dagoen belarra mozten da kontutan hartu gabe zenbat lorak dauden. Joan den astean esaterako Mungiako B1-2121 errepideko belarra mozten egon dira kontutan hartu gaben han dauden lorak. Aipatutako kasuan txikori belarrak galerazten du belarraren hazkuntza, ez du ikusgarritasuna zailtzen, polita da eta oso lora ona polinizatzaileentzat, beraz zergatik ez da itxaroten uda amaierara arte ebakitzeko? Foru Aldundiarekin harremanetan jarri gara, eskatzeko beraien irizpideak berpentsatzeko .
Baina ez da bakarrik errepide ertzetan hori gertatzen. Udal belarguneetan eta komunitateek kudeatzen duten belarguneetan ere gauza bera gertatzen da. “Txukuntasun”-aren izenean polinizatzaileentzat garrantzitsuak diren belarrarekin batera lorak ere mozten dira. Habitat galera, pestidiziden erabilera eta “txukuntasunaren” beharrak zailtzen du polinizatzaileen egoera, eta polinizatzaileak beharrezkoak dira gure nekazarientzako. Hori dela eta, BBTk eskatzen du berpentzatseko gure belardien kudeaketa.