Erreka Garbiketa Haitzuri Hondar Eskolarekin

ERREKA GARBIKETA HAITZURI HONDAR ESKOLAREKIN

Gaur Mungian bildu gara 16 lagun edo, tartean Haitzuri Hondar Eskola Libreko 6 ume Butroi errekaren garbiketa egiteko. Eta berriz ere 200 metroko tarte batean pilo bat zabor batu dugu, bereziki plastikoa eta aluminiozko latak. Guztira 40 kilo plastiko eta 10 kilo beira batu dugu! Ez da gauza makala! Aipatzekoa da zenbat zabor batzen den bankuen atzean. Agian zakarrontzi batzuk ipini behar dira, baina zoritxarrez honek ez du dena konponduko.

Ekimen hau SEO-Ecoembes-en eskutik dator. Proiektu honek Libera izena du eta helburu nagusia da ahalik eta “basuraleza” gehien kentzea, hau da, naturan dagoen zaborra kentzea.

Benetan pozgarria izan da ikustea hainbeste ume txiki parte hartzen garbiketa honetan. Ondo pasa dugu eta hurrengo zita otsailean izango da leku berean. Ea amaitzen dugun erreka zati hau garbitzen!