Erreka Garbiketa
Aldaketaldian egitea pentsatuta genuekan Erreka Garbiketa azkenean martxoaren 19an burutu dugu, mundu mailako greba deialdiarekin bat eginez.
Eguraldiak ez digu lagundu baina 25 lagun inguru agertu gara laguntzeko asmoz. Gainera, ekintza honek babes zabala izan du (kartela ikusi), eta honek erakusten du bide onean gaudela eta badagoela zaborren inguru kexka handia. Bi talde osatu ditugu, bat rugby zelaitik gertu ibili da eta bestea, Kooperatiba aldetik.
zabor gutxi zegoela pentsatuta, azkenean pila bat zabor batu dugu ordu betean!! Udaletxeko arkupean zabor kudeaketari buruzko azalpen batzuk eman eta gero bildutako zaborrarekin argazki bat egin dugu. Eskerrik asko ekintza hau babestu dutenei eta, nola ez, parte hartu dutenei.
Hurrengo urratsa izango da apirileko asteburu batean Mungiko tabernetako kafe hondakinak batzea. Kafea, garapenean ari diren herrietan ekoizten da, eta hemen edan eta gero zabortegira botatzen da, alferrik galduz. Gure ustez posible da gehiena batzea eta konposta egitea gure eskualdeko nekazariei laguntzeko. Momentu hontan, Mungian, materia organikoaren %1 batzen da bakarrik. Portzentai hau tamalgarria da, kontuan izanda zaborren %40 materia organikoa dela! Guk beharrezkotzat jotzen dugu konpostaje planta Mungian egitea, eta ziur gaude errentagarria izan daitekeela ekonomikoki eta jasangarria eskualdearentzat. horregatik lanean jarraituko dugu, eta udal ordezkariekin batuko gara gai honetaz hitz egiteko.