Carmen-en Krema Naturalak

CARMEN-EN KREMA NATURALAK

Orain dela bi aste Carmen Silva-k hiru orduko bi tailer eskaini zizkigun, bata produktu higienikoei buruzkoa eta bestea kosmetika naturalari buruzkoa. Biak bikainak izan ziren eta etorri zirenak pozik egingo lukete beste asteburu bateko tailerra.

Lehenengo tailerrean argi geratu zen ez dela asko behar inor intoxikatu gabe etxea garbi uzteko. Nahikoa da hain produktu arruntak diren limoia eta ozpina erabiltzea etxea garbi gera dadin ziurtatzeko, lekuko dira gure BBTko komunak!

Bigarren tailerrean Carmen-ek kosmetika produktu piloa ekoiztu zituen, jende guztia txunditurik utziz. Gaur egungo kosmetikaren mundu liluragarriaren atzean sarritan agertzen da animalienganako krudelkeria eta mikroplastikoak, baina Carmen-ek ondo erakutsi zigun zein erraza den eta zer plazeraz egin daitezkeen gure kosmetika produktu naturalak, merkeak eta itxura onekoak.

Eta zergatik ez oparitu jorrelako bat? Eskerrik asko Carmeni eta etorri zirenei. Hurrengora arte!