BiziOn-en URTE AMAIERAKO AFARIA
Joan den abenduaren 14an, poteo labur bat eta gero 15 lagun batu ginen BiziOn tabernan merezitako pikoteoaz gozatzeko. Eta zelako pikoteoa! Amaigabea zirudien! Egia esan etxeko jabea, Begoña, itzelezko ahaleginak egin zituen gure gosea asetzeko, eta aipatzekoa da bere tabernan BBTren baloreak kontutan hartu eta apurka-apurka bertako eta kanpoko Bidezko Merkataritzako produktuak erabiltzen ari dela. Eskertzekoa da!
Pozik afaldu genuen eta amaieran Idoia eta Karmiña musika jotzen amaitu zuten giro alai batean. Ziurrenik ez da izango azken aldia han afalduko duguna!