Duela aste batzuk Merana eskola publikoko gurasoek tximeleten oasi bat antolatzen laguntzeko eskaera egin ziguten. Fruizko Lurmena barazki ekoizlearen bidez ezagutu zuten Zerynthia-ren proiektua eta gure inplikazioa proiektu horretan, baina batez ere beraien seme-alaben irakaslea izan zen Peiok inspiratu zien, permakulturako baratze txiki bat sortu eta gurasoak bertan parte hartu zutenean. Azkenean gure aldetik laguntza gutxi behar izan zuten eta aste honetan euren tximeleten oasiko lehenengo lorak landatu dituzte. Beti da atsegina guraso talde gogotsu bat haien alaba-semeekin hain inplikatuta ikustea, beraz, eskerrik asko June gonbidapenagatik eta loren aurrerapena erakusten duen asteroko argazkia ikustea espero dugu.
Baina ez da BBTk parte hartuko duen tximeleta oasi bakarra, Laukariz ikastetxean tximeleten oasi baten sorreran parte hartuko baitugu. Eta espero dugu Bakion ere tximeleten lorategia eta urmaela egiteko proposamena onartua izatea, esku berdeak dituen edonork parte har dezakeen beste proiektu bat izateko.