BBT-REN ITXURA BERRIA
Gure kide berri den Sofia Jimenez ez da jostun bikaina bakarrik, bikain dabil lokaleko barru apaintze lanean ere. Nahiz eta uda aurretik arteterapiakoek ere lan fina egin zuten lokala goitik behera garbitzen, Sofiak ikusten zuen orden apur bat falta zitzaigula. Eta hitzetik ekintzara pasatuta, joan den abenduaren 14an hiru kide batu ginen lokalari itxura berria emateko eta bide batez espazioa berregituratzeko. Jende guztiaren arabera lortu dugu. Eskerrik asko Sofia!
Esan beharra dago Sofia fin dabilela bere joskintza lanean. Dakizuenez gure lokalean klaseak ematen ditu baina denbora aurkitu du Greenpeace-n eskutik tailer bat Bilbon emateko eta azken egunotan Galdakaoko Eguzkibegi ikastolan ere ibili da tailerrak ematen eta berak sorturiko Cosiendoenredes-en filosofia hedatzen. Urte askotarako!