Oso pozik gaude lokalez aldatzen garelako eta zuekin konpartitu nahi dugu!
Denbora generaman lokal aldaketa egiteko gogoz, eta, azkenean aurkitu dugu! Aukera asko emango dizkigu eta bultzada berri bat eman!
Lokala:
✅ Mungia erdigunean dago
✅ Aurrekoa baino handiagoa da, eta hainbat espazio ditu
✅ Taberna-jatetxe zahar baten egitura dauka.
✅ Lorategi-espazio bat du kanpoan
Eta nola ez, gure eskualdean trantsizio ekosozial baten alde lanean ari garen inguruko elkarte gehiagorekin partekatzeko pentsatuta dago.
Martxoan hainbat gauza egin beharko ditugu: garbiketa-lanak, pintura, altzariak lekuz aldatu…
Denbora baduzu eta lagundu nahi baduzu, erantzun mezu elektroniko honi eta elkarrekin lan egiteko ordutegi batzuen berri ematen saiatuko gara.
📍 Helbide berria honako hau izango da:
C/ Itxaropena 10 – Mungia (Alkartetxe zaharra).
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizugu, BBTko bazkide guztien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako hau guztia.
💚 BBT Koordinazio Taldea