Lehen haurrek kanpoan jolasteko ohitura handiago zuten, baina gaur-egun, digitalizazioa aroan zoritxarrez, haur askok gero eta denbora gehiago ematen dute pantaila baten aurrean. Hirietan, haurrak naturatik ia erabat bereiztuta daude eta gure landa bezalako eremuetan ere arraroa da umeak naturan jolasten ikustea. Gainera, guraso gehienek beldurra diote seme-alabak ingurune naturalean kanpoan jolasten uzteari. Beraz, zoragarria da inguruan naturak eskain diezagukeen gauzekin haurrak hazi eta jolasteko aukerak oraindik daudela ikustea.
Esate baterako, Gatikan Patricia Rapsonek urte asko daramatza naturarekin bideratutako eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen, eta ingelesa aldi berean ikasteko aukerarekin. Patricia Baso Eskola irakasle kalifikatua da eta horrez gain, lorazain bikaina da. Haurrei Atxuriko bere etxeko ingurune naturalaz gozatzeko askatasuna izatea gustatzen zaie, eta neurri beran poz-pozik daude Patriciarekin. Informazio gehiagorako Patriciarekin harremanetan jar zaitezke 690 81 96 18ra deituz gero.
Barrikan, Haitzuri Hondar eskola libreak, hainbat urte daramatza funtzionatzen eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrei eskaintzen die zerbitzua!!! Zientziaz, arteaz eta musikaz ikasteko eta disfrutatzeko naturaren bidez da eskola libre honen ardatz nagusia. Eta esan behar dago batzuetan guraso batzuk eta seme-alabak gurekin egon direlaa Butroi errekaren ertzak garbitzen eta kanpoko giroaz gozatzen. Haitzuri Hondar Eskolan matrikula egiteko formulario hau bete behar duzu eta eskolari buruzko informazio gehiago Facebooken ikusi edo Mirentxuri deitu 652 72 29 11 edo Mertxeri deitu 607 38 35 46.
Eta aurten Gorlizen beste Baso-Eskola proiektu bat abiatuko da, Zubitxu Natura Eskola, non haurrek naturaz gozatzeko nolabaiteko askatasuna izango duten. Proiektu honen arduradunen ustez, euskarak ere leku oso garrantzitsua izan behar du baina proiektu berri honi buruz gehiago jakiteko Plentzia Telebistak egindako bideo hau ikus dezakezu eta arduradunekin zuzenean harremanetan ipintzeko email bat bidali zubitxunatura@gmail.com helbidera. Zorte on abentura berri honekin!
Berrizin, Umerri Eskola Aktiboa kokatuta dago, eta naturarekiko maitasuna transmititzen duen heziketaren zutabe nagusietako bat da. Guraso batzuk eskola hau sortu zuten eta orain dela hiru urte Eusko Jaurlaritzak homogazioa eman zion. Eskola honek 3 eta 12 urte bitarteko haurrak onartzen ditu eta informazio gehiago izateko 902 22 22 65 telefono zenbakira dei dezakezu.
Eta, jakina, Natur Eskolen inguruko artikulurik ez litzateke osorik egongo haurrentzako sormen proiektua aipatu gabe, Katiuska ta Katilu, gure lagun eta kide koordinatzaile den Idoia Zuluagak erabat murgildurik dagoen proiektua hain zuzen ere. Katiuska ta Katilu proiektua artea, musika eta natura batzen dituen proiektua da eta neurrira egindako proiektuak eskain ditzake ikastetxe, enpresa eta taldeentzat. Izan ere, Covid krisialdian Laboral Kutxako Gaztenpresa Fundazioaren lehen saria eskuratu zuten «Berritu erronka” lehiaketan. Idoiarekin harremanetan jar zaitezke 671 62 69 48 telefonoan edo kaixo@katiuskatakatilu.eus helbidera mezu bat bidaliz eta eskain dezaketenaren ideia bat lortzeko, honako bideoa baino ezer hoberik ez?
Azkenik, zure seme-alabak tokiko edozein ikastetxetara eramaten badituzu, galdetu ea zer neurritan uste duten beharrezkoa dela haurrak naturarekin harremana izatea eta eskolak zer egiten duen hori horrela izateko.