Maiatzaren 29an taldetxo batek Eneperitik Bakiora ibilaldi bat egin zuen ikusteko zein lore espezie loretan zueden. Zorionez, belar-ertzak ez zeuden moztuta eta lore ugari ikusi ahal izan genituen, tartean “desagertutako” itsas mitxoleta, Glaucium flavum, aurreko urtean berriro aurkitu genuena. Eguraldi aproposarekin, bertaratu ginenok ibilaldi lasai eta gogotsu batez gozatu genuen. Berriro ere eskerrak eman behar dizkiogu Gorka Basterretxeari etortzeagatik eta gurekin bere ezagutzak partekatzeagatik. Hona hemen ikusi ditugun loreak.