Maiatzaren 1ean, Gorkak eta Karmelek ortu ludikoen proiektua jarri zuten abian Bakion, herriaren erdialdean, alokatutako lursail batean. Ia sei hilabete geroago bankal guztiak alokatu dira, eta irudietan ikus dezakezuenez oso koloretsua da. Ez da harritzekoa, Gorka eta Karmele lorezain finak baitira, eta prest daude gauzak nola egin behar diren azaltzeko. Izan ere, hasieratik bankal bat prestatu zuten arrakasta nola izan erakusteko.
Pasa den igandean, urriaren 10ean, BBTko kide eta lagunei gonbidapena egin zitzaien ortuak bisitatzeko. Ortuak ikusita eta proiektuaren bilakaeraren inguruko azalpenak entzun ondoren, jan-edana egin genuen mahai baten inguruan. Deigarria da zenbat lore dauden, eta haien inguruan nektarraz gozatzen duten erle eta tximeletak ikustea are gehiago. Edozein lorategitan, loreak ezinbestekoak dira landareak polinizatzen dituzten intsektu horientzat. Eta, jakina, lorategi ekologikoa denez, pestizidak eta herbizidak guztiz debekatuta daude. Pentsaezina da lore gabeko ortu ekologikoa, eta, bide batez, jendeak orain loreak eros ditzake hemen.
Badirudi ez dagoela ezer egiteko baina bikote hau ez dago prest orain arte egindakoarekin konformatzeko eta dagoeneko hasi dira «baratzegintza gerrilleroa» egiten, hau da, espazio urbanoak berreskuratzen dituzten loreak landatzen. Eta badirudi Bakio Bizkaiko herririk loretsuena izan litekeela Bizilore elkarteak ere «baratzagintza gerrilero » pixka bat egiten baitu herriko sarreran.
Karmelek aipatu zuen pertsona migranteak haien proiektuan inplikatzea gustatuko litzaiokeela. Beraz, zortearekin, beraien egitasmoa zabaldu eta beste hainbat gauza egiteko modua aurkituko dute. Beste behin ere burura datorkigu, Aritz Ganboak ETB 1eko «Biba Zuek» saioan arratsero esaten diguna, «Lotu lurrari eta eutsi herriari!»
Eta hemen Gorkak berak argiago azaltzen du zertan datzan beraien ortu proiektua.