Bakioko 1. Ibilbide Botanikoa 2019
Larunbatean, apirilaren 20an, batu gara dozena bat lagun ibilbide botanikoa egiteko Eneperitik Bakiora. Urtero abenduaren 31n egiten dugu klima aldaketaren ondorioak neurtzeko eta aurten erabaki dugu udaberrian ere egitea. Neguan egiten badugu, nola ez dugu udaberrian egingo? Gainera, asmoa daukagu bi aldiz egiteko beraz udaberriaren amaieran ere beste irteera bat egingo dugu, agian ekainaren 22an.
Goiz polit bat pasatu dugu eta 80 espezietik gora ikusi dugu. Ez dago gaizki! Gehienak identifikatu ditugu baina oraindik espezie batzuk ezin ditugu ziurtasunez identifikatu. Zerrenda argitaratu baino lehen Botanika Sestaoko adituekin harremanetan jarriko gara.
Eskerrik asko parte hartu dutenei eta ekainera arte!