Abenduaren 2an BBTko bi kide Basaurira joan ziren eta bertako Sagarrak talde ekologistak Kordobako Ecologistas en Acción bi kide gonbidatu zituen Barrios por el Clima ekimenari buruz hitz egiteko. Kordoba Espainiako hegoaldeko hiri bat denez, dagoeneko bero handia dago eta klima aldaketaren eraginez are beroagoa izango da. Hori dela eta, gerizpeko guneak garrantzitsuagoak dira eta etorkizunean are gehiago izango dira. Ondorioz, auzokideen lehentasunaren bat izan zda zuhaitzen falta nabarmena. Gainera, auzoan zeuden zuhaitzak udal agintariek behar ez zituzten behar den bezala zaintzen. Beraz, auzokideen lehen ekintzak zuhaitzen falta adieraztea izan zen, kartoi eta bestelako materialekin “zuhaitz” batzuk eginez. Udalak jarritako zuhaitz bakanak ureztatzeko kateak osatu behar izan ostean, azkenean lortu dute udala esnatzea auzokideen ahaleginak klima-aldaketaren ondoriorik okerrenak arintzeko eta orain udalak norbait ordaintzen du lan hauek koordinatzeko.
Proiektu honen oinarrian auzokideen, feministen, ekologisten. etab. elkarteen parte hartzea dago. Metodologia auzoaren diagnostikoa egitea da, beraiek “mapeoa” deitzen dutena, hainbat talde auzoan dauden arazoei begira. Talde ezberdinek ikuspegi ezberdinetatik begiratzen dute eremua, elkartu eta zer egin behar den erabaki aurretik. Fase honetan erabakitzen da zer egin behar duen udalak eta zer egin dezaketen auzokideek. Basauriko kaleetan barrena ibili gabe bilerara bertaratu direnek herriko alderdiak hobetzeko egin beharrekoaren adibideak eman zituzten eta elkarrekin arazo horietako batzuk konpontzeko zer egin daitekeen hainbat proposamen eskaini genituen.
Oso argi zegoen bertako biztanleek euren herriko arazoetan parte hartzen duten ekimen hori oso erabilgarria izan zitekeela arazo horietako batzuk konpontzeko eta, aldi berean, klima-aldaketak ekarriko dituen zailtasunez jabetzeko. Sagarrak-ek urte berrian beste bilera bat egitea proposatu du honen ildotik eta guk BBTn aztertuko dugu metodologia nola aplikatu gure eskualdean trantsizio prozesua aurrera eramateko.