ASTEKLIMA LAUKIZ-EN

Hirugarren urtea da Eusko Jaurlaritzak Asteklima antolatzen duela biztanleei jasaten ari zaigun klima eta energia krisiaz jabetzeko. Nahi duten udal guztiek gai honen inguruko jarduerak antolatzeko diru-laguntza eska dezakete. Aurten Laukizko Udalak BBT gonbidatu gaitu herrian ibilaldi bat antolatzeko, basaloreek faunarentzat, bioaniztasunerako eta gure ongizaterako duten garrantzia azaltzeko. Laukizko jaiak izan arren, dozena bat lagun hurbildu ziren ibilaldian parte hartzeko. Eta Anak, Belenek eta Davidek baso-loreez ez ezik, gure tokiko biodibertsitatea kontserbatu beharraz azalpenak eman zituzten. Goizari amaiera emateko BBT kontsumo taldeko kideek, Jabi eta Felix, bertako edo/eta produktu ekologikoez osatutako hamaiketakoa eskaini zuten, goiz interesgarri eta entretenagarria amaitzeko modu polita. Mila esker hurbildu zineten guztioi eta hemendik aurrera Laukizko udaletxearekin elkar lanean jarraitzea espero dugu.