Lekukohartu elkarteko lagunek gonbidapena luzatu ziguten hilero egiten duten azokan parte hartzeko. Apirilaren 2ko azokan hainbat ekintzetan hartu genuen parte: Edu eta Txomin Goiener eta Fracking EZ postuetan egon ziren, Mabel eta Irati BBTko mahaian eta Belenek, berak egindako pastel goxoak izan zituen salgai.
Arrietako Uribasterra Irratikoek elkarrizketak egiten egon ziren, eta nola ez, BBTkoei ere elkarrizketa egin ziguten: Dabidek BBTn egiten ditugun ekintzen inguruan hitzegin zuen.
Nahiz eta ez zen jende askorik egon, oso giro ederra egon zen eta asko gozatu genuen. Horrez gain, Arrietako “Gure Esku Dago”koek erabakitzeko eskubidearen aldeko antzerki bat eskaini zuten.