Politikariek “iraunkor” hitza esaldi guztietan sartzen duten egun hauetan oso tristea da berdeguneen kudeaketaren inguruko politikak oraindik aldatu ez direla ikustea. Belarra ahalik eta laburren eta maizen moztu behar da «txukun» egoteko, natura batere errespetatuz. Iaz Bilboko zinegotzi batek jarri zuen aitzakia, jendeak ez duela ikusi nahi belar luze eta «desordenatua». Baina politikariek ez al dute natura babesten duten politikak egin behar? Horren adibide ona Bilboko Arangoitin dago, non lorategi botanikorik ederrena dago eta ez du zentimo bat ere kostatu! BBTko lagun eta kolaboratzaile Agurtzane Aguinagaren esanetan, 120 lore espezie baino gehiago ikusten dira bertan. Zenbat daude Doña Casilda parkean? Baina urtero lore hauek mozten dira, gehienetan jendearentzat eskuraezinak diren arren, aldapa batean baitaude. Agurtzaneri esker herriko elkartea lore altxor hau mantentzeko interesa erakutsi du eta hemendik aurrera urtean behin bakarrik moztuko dela jakinarazi digu. Baina, ziur aski, eremu honi arreta handiagoa eman behar zaio eta panel informatiboak jarri behar dira, ikus daitezkeen loreen informazioa emanez, Agenda 2030 proiektuan parte hartzen duten ikastetxeek Bilboko alderik interesgarri eta politena ikertu dezaten. Zenbat irakasle belaunaldi pasatu dira Arangoititik pila bat gauza ikasiz eta inguruan ikus daitezkeen txori, intsektu, zuhaitz eta loreez ezer jakin gabe? Ez da harritzekoa naturako ibilaldiak ibilaldi hutsak izatea, irakasleei sekula naturari buruz irakatsi ez zaielako. Noiz hasiko dira bertako flora eta fauna ezagutzen, haurrei honi buruz irakasteko konfiantza izan dezaten?
Hiri loreak estimatzen irakasten digun pertsona da J.Ramón Gómez. Quercus aldizkarian hilero egiten duen zutabean hiri loreen onurak goraipatzen ditu eta gure udal agintariek gure hiri berdeguneak kudeatzeko modua aldatzeko eskatzen du. Zortea izan dugu eta loreen kudeaketari buruz hitz egiteko gonbidapena onartu du, udazkenean argitaratuko den bere azken liburuaren gaia. Hitzaldia BBTk eta gure lagun Haria Elkarteak antolatu dugu eta Bakion izango da (lekua erabakitzeko) apirilaren 22an, ostirala, 19:00etan.
Gogoratzeko zita izanik, han elkar ikustea espero dugu!
Eta azkenik, hiri berdeguneen kudeaketaren gaiari dagokionez, laster tokiko udalak eta alderdi politikoak gonbidatuko ditugu berdeguneen kudeaketa politikei buruzko galdera batzuei erantzuteko. Honek zer egiten den erakutsiko digu eta nola hobetu ahal dugun biodibertsitateari laguntzek.