Aparkaleku berri bat Arrietan?

Aparkaleku berri bat Arrietan?

Azken osoko bilkuran Arrietako udalak onartu du urteko egun gehienetan hutsik izango den aparkaleku bat egiteko EH Bilduren aurkako botoekin. Eta BBTk galdetzen du ia benetan klima larrialdi honetan egokia den aparkaleku bat egiteko. Gaztelugatxen bezala zergatik kotxe erabilpenerako gauzak errazten saiatzen dira? Gaur-egun lehentasuna izan behar da kotxe pribatuaren erabilpena murriztea eta kutsatzen ez diren beste garraio motak indartzea. Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak Klima Larrialdia aitortu, Coronavirus larrialdian ez bezala, ez dugu ikusten Larrialdi batek eskatzen dituen nuerriak bultzatzen. Parisko akordioak eskatzen du 2030erako tenperatura  1.5°C ko igoera saiatzea ez pasatzea. Baina bide onean ez gaude eta dagoeneko 1.3 °C da. Orain dela bi urte Frantziako B-L Evolution ingurumen aholkuaritza  enpresari enkargatu zaion txosten bat egiteko erakusteko nola Frantziak  1.5 °C  helburua bete dezakeen. Txosten deskargatu daiteke eta frantsesez edo ingelesez irakur daiteke. Nahiko duzu txosten hau irakurtzea konturatzea zenbat aldaketa sakon egin behar ditugun gure bizi-moduan benetan asmoa izaten badugu tenperatura igoera frenatzea. Kotxe partikulararen erabilpena erradikalki murriztu behar da!!! Herri-taxi merke eta elektrikoak, kotxe eta bizikleta alkilerra  eta oinezkoentzako bideak izan behar dira gure lehentasunak. Gure txipa aldatu behar da eta gure agintariek eredu erakutsi behar dute!!