INTERKONEXIO ELEKTRIKORIK EZ!!!

Ostegunean, Torrebillelan, 19:00etan, Mungiko eta inguruko herritarrek Frantziako Cubnezais eta Gatikaren artean proposatutako konexio elektrikoari buruzko azken berriak ezagutzeko aukera izango dute Interkonexio Elektrikorik Ez plataformak antolatutako eztabaidari esker. Ekitaldiak BBT, Ekologistak Martxan eta Goiener-en laguntza ere badu eta ziurrenik oso interesgarria izango dela. Alfons Pérez-ek, Europako krisi energetikoaz eta Ukrainako gerraz mintzatuko da, eta EHUko Álvaro Campos, egungo trantsizio eredua eta Mungiako eta makroproiektu energetikoen eraginaz arituko da. Azkenik, Interkonexio Elekrikorik Ez-eko Miren Zorrillak plataforma aurkeztuko du eta proiektuak Mungia inguruan bizi diren pertsonengan izango duen eraginaz hitz egingo du. Lemoizko zentral nuklearraren aurkako borroka luzearen ostean, ezin dugu orain onartu ordezko zentral nuklearra. energiaz hornitzea, arreta guztia energia kontsumoa murriztea eta tokiko energia berriztagarrien proiektuak finantzatzea izan behar denean.