MONOPOLIA

Apirilaren 8an, ostirala, 19:00etan Uriena Kultur Aretoan, Arrietan Monopolia, Ricardo Gamaza ekokazetariaren dokumental berria, ikusteko aukera izango dugu. Ekologistak Martxan-en artikul honetan azaltzen da zertaz ari doan dokumentala. Emanaldiaren ostean Ur Publikoa plataformako kide batekin eztabaida animatuko du, eta argi utziko du Ur Partzuergoan sartzeak ze ondorio larriak ekarri ditzakeen. Ondoren, ondoko Herriko Tabernan afaldu bitartean eztabaida jarraitzeko aukera egongo da.

«Monopolia, Ura: negozioa eta boterea» lanak agerian uzten ditu Bizkaiko lurraldeko ura kontrolatzeko maniobra horrek ingurumenean, politikan eta gizartean dituen ondorio larriak, eta erakusten du bateraezinak direla ura bezalako giza eskubide bat merkantzia bat balitz bezala kudeatzea.

– Ur-hornidura kontrolatzen duenak kontrolatu egingo ditu herriak, eta menderatu ahal izango ditu, Ricardo Gamaza kazetariak ziurtatu duenez, 2017an, Trileros del agua dokumentalean, ‘Ur publikoko zerbitzuen pribatizazioak herritarrentzat dituen ondorio larriak’ azaldu zituen.

Orain, Monopolia, Ura: negozioa eta boterea dokumental independente berrian, botere taldeek ura kontrolatzeko dituzten mekanismoak azaltzen ditu, baita herritarren edo udalen erabakien aurka daudenak ere. «Herri-subiranotasunaren lapurreta da, botere-taldeen eta multinazionalen onurarako erakunde publikoak erabiliz», dio kazetaritza-ikerketa berri honen zuzendariak.

Oraingo honetan, kazetaritza-ikerketa Bizkaian egin da, non Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa uraren monopolio handia sortzen ari den, udalerri txikiak eta dagoen beste eskualdeko partzuergoa, Busturialdekoa, xurgatuz, herriaren eta udalen borondatea alde batera utziz. Titulartasun publikoko erakundea izan arren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak enpresa pribatu gisa jokatzen du, eta uraren negozio berri honetan FCC-Aqualia, Grupo Suez, Acciona edo Iberdrola multinazionalak ditu bazkide, besteak beste. Horietako batzuekin ura Uruguain eta Argentinan pribatizatzen ere saiatu zen.