Gaur ofizialki udaberria da eta antolatu ditugun ekintzetarako eguraldi ederra edukitzeko zortea izan dugu. Lehenik eta behin, goizean goiz ibilaldi bat egitera joan gara zuhaitzetan txoriak kantuan entzutera eta Josean Isasik ikusi eta entzundako txoriei buruzko informazio interesgarri ugari eman digu. Ibilaldia amaituta parkera joan gara goizeko jardueren bigarren zatian, bertako flora eta faunari buruzko informazioa emateko hainbat jolas sinple batzuen bidez. Hasiera batean inor agertuko ez zela zirudien arren, azkenean bi talde osatu ahal izan ditugu jokoetan parte hartzeko. Eta esan beharra dago denok disfrutatu dugula eta haurrek beste egun batean egingo dugun galdetzen dizutenean orduan badakizu ondo pasatu dutela. Pena bakarra da hain jende gutxi etortzea, beraz, etorkizunean nola antolatuko dugun pentsatu beharko dugu jende gehiago animatu dadin. Eta eskerrik asko etorri zaretenoi!!! Hurrengo bat arte!!!