BBT, TRANTSIZIOA ETA HERRITARREN ZIENTZIA

Hilero Plentziako Herri Lurrak elkarteak iraunkortasunari lotutako gairen bati buruzko hitzaldi bat ematera norbait gonbidatzen du, eta aste honetan hizlari gonbidatua gure kide David Henderson izan da. Lehenik, Butroi Bizirik Trantsizioan nola sortu zen eta hainbat esparrutan zer lan egiten ari den azaldu zuen. BBT Trantsizio taldea den arren, gaur egun oso harreman gutxi dago Trantsizio mugimenduarekin, baina ideia hauek taldearentzat inspirazio izaten jarraitzen dute. Zoritxarrez, ez diogu eutsi  Totnes, Frome edo Liege bezalako proiektuen loratze zoragarrietako ilusioari. Hala ere, dena ez da goibel eta  koordinazio taldea lan handia egiten ari da BBTko kide eta jarraitzaileen laguntzarekin batera. BBTren barruan dauden taldeen labirintoari begiratu besterik ez dago zenbat lan egiten den konturatzeko. Web-orri hau ere gure lan on guztiaren lekuko da.

Gure bizimoduak birpentsatzea da Trantsizioa kontzeptuaren oinarrian dagoena, eta baita erregai fosilen menpekotasunaz hausnartzea. Horrek gure bizimodu modernoari ekartzen dizkion arazoak erresilientzia berri bat eraikitzeko aukera eskaintzen digu. Eta irudimen-dosi onarekin batera, komunitateetan kohesioa sortzen lagun dezake. Mugimenduaren sortzaileetako batek, Rob Hopkinsek, dioen bezala, petrolioaren gailurra edo klima-aldaketaren ondoriorik okerrenak saihesteko erregai fosilak lurrean utzi behar izateak, irudimen eta sortzaileago izateko aukera ematen digu, tokiko proiektuetan oinarritutako irtenbideak bilatuz eta elikadura eta energia burujabetza garatuz.

Hitzaldiaren bigarren zatian, Europako Herritarren zientzia izeneko proiektu batzuk azaldu zituen. Horietan ikus daiteke, espezieen gainbeheraren inguruan, pertsona arruntek naturari egiten dioten segimenduak  zientzialariei izan ditzaketen susmoak baieztatzen lagun diezaieketela. Ekimen horietako bat Buzz Club da eta Dave Goulson, unibertsitateko irakasle, idazle sortzileetariko bat da. Berak gogotsu borrokatzen du gure intsektuak babesteko beharra ezagutarazteko. Azkenik, Davidek hitzaldia amaitu zuen BBTk parte hartu duen Herritaren Zientzia ekimen batzuei buruz hitz eginez, besteak beste, Plentziako tximeleten oasiari buruz. Zoritxarrez ematen du gaur-egungo udal gobernu taldeak ez laguntzea erabaki duela.

Mila esker antolatzaileei eta gerturatu zineten guztioi. Hurrengo hitzaldia Arturo Elosegik emango du, eukaliptoek sortzen dituzten arazoei buruzko zientzalari ezaguna eta, noski, hitzaldia ez da Plentziarrentzat bakarrik, inguruko jendearentzako ere bai.

Hona hemen Davidek hitzaldia emateko erabili duen aurkezpen esteka.