SACIN URBANO

Azken urteotan BBTko kide eta lagunek hemengo hegaztien populazioaren egoera ezagutzeko SEOk antolatutako hainbat segimenduetan parte hartu dute. Aste honetan bi kidek neguko Sacin Urbano programan parte hartu dute.  Segimendu honetan  ordu bateko ibilbide batean apuntatu behar da ikusten edo entzuten diren hegaztiak. Normalean ez da sorpresa asko izaten, baina beti pozgarria dago birigarro txiki, Turdus iliacus, bezalako neguko bisitariak edo neguan inguruko mendietatik jeitsi diren tuntun arrunta, Prunella modularis, bezalako hegaztiak ikustea. Ezusteko bat negu txontaren (Fringilla montifringilla) erreklamoa izan zen, baina tamalez ez genuen ikusi. Baina plazerrik handiena lagunartean ibilaldi batean gozatzea izan da. Batzuetan bizitzako gauzarik sinpleenak dira hoberenak! Udaberrian udaberriko Sacre Urbano bertsioa egiten dugu eta bertako hegaztiei buruz gehiago jakin nahi duenak gurekin bat egin dezake ibilaldi horretan. (Argazkiak: Aitor Urrutia)