KOMUNITATE ENERGETIKOAK

Abenduaren 1ean Plentziako Herri Lurrak taldeak beste hitzaldi bat antolatu zuen. Lehenengo ekitaldian, Isuskitza, Herri Lurrak, Iragana eta Etorkizuna liburua aurkezteaz gain, Elisa Sainz de Murieta gonbidatu zuten klima aldaketaren ondorioez hitz egitera. Bigarren hitzaldian Euskal Herriko Hazien Sareak-en kidea den Joseba Ibargurengoitia izan zen hizlaria. Oraingoan Maite Alonso, Goienerreko kidearen txanda izan da, Komunitate Energetikoei buruz hitz egiteko. Maitek bere hitzaldia hasi zuen kooperatiben, eta bereziki energia kooperatiben historiaz hitz eginez, Goiener nola eta zergatik abiatu zen azaldu aurretik. Goiener hazten ari den euskal energia berriztagarri kooperatiba bat da, edonorentzat iturri berriztagarrietatik etorritako energia bermatzeko asmoz hasi zen. Geroztik hedatu egin da eta orain energia berriztagarriak komertzializatzeaz gain, energia berriztagarria ekoizten du. Bi adibide dira Hernaniko Fagollaga hidroelektrikoa eta Oñatiko Ur Jauziak proiektu hidroelektrikoa. Horrez gain, Nafarkoop, Goienerrek energia berriztagarriak ekoizteko sortutako kooperatiba, beste hainbat proiektuetan parte hartu du, hala nola, bost ikastoletako teilatuetan eguzki plakak arrakastaz instalatu dira.

Energia Berriztagarrien Komunitateak dira Goienerren azken interesguneak. Maiteren hitzetan, udala bezalako erakunde baten inplikazioa ia ezinbestekoa da baina, jakina, Energia Berriztagarrien Komunitatearen bihotzean bertan parte hartzea erabakitzen duten pertsonak daude. Ezinbesteko beste elementu bat proiektua laguntzeko interesa duen tokiko enpresa baten presentzia izan daiteke. Zoritxarrez, esan beharra dago beste energia komunitate mota batzuk proposatzen ari direla, non jendea kontsumitzaile hutsa izango den proiektuan beste ekarpenik gabe. Goienerrek lagundutako edozein proiektuko komunitateko kideek aktiboki parte hartzea bermatuko du. Goienerren leloak dioen bezala, Boterea herriarentzat!!!

Amaitzeko, eskerrik asko Plentziako Herri Lurrak-i hitzaldia antolatzeagatik! zein izango da hurrengo hitzaldia?