EDUKIONTZI HORIAK

Hondakinen gaia maiz agertu ohi da BBTren webgunean, eta ez da harritzekoa Bizkaian (eta Espainako estatu osoan) birziklatze zifrak ikaragarri baxuak baitira Europako beste lekuekin alderatuta. Noski, bakoitzak bere aldetik egin behar du lehenik plastikoaren erabilera murriztuz eta erosketak egiterakoan poltsa bat edukitzea bermatuz. Baina zaila da plastikozko ontziak saihestea eta espero dugu prestatzen ari den Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko Errege Dekretuaren proiektuak erabilera murrizten lagunduko duela. Europako direktiba bati esker, 2021eko uztailaz geroztik, erabilera bakarreko plastikoak, esate baterako, plastikozko platera debekatuta daude Europan eta asmoa da 2025erako plastiko guztien %25 birziklatzea eta %30 2030. urterako. Eta plastikozko botilei dagokienez, horietatik %90 2030erako errekuperatu beharko dituzte. Plastikozko botilak eta latak birziklatzeko modurik onena Europako herrialde askotan jadanik dagoen Bilgarriak Itzultzeko Sistema da, erderaz DRS sistema baina Espainian plastiko asko erabiltzen duten edari-enpresa handiek aurka egiten dute. Munduko edari-enpresarik garrantzitsuena, eta era berean plastiko kutsatzaile handiena Coca-Cola da. Greenpeacek artikulu honetan gogorarazten digunez, plastikoa erabiltzea da erregai fosilen etengabeko erauzketa larrialdi klimatiko garaian, erabilera murrizteko eta ahalik eta gehien birziklatzeko beste arrazoi on bat. Arazoaz ondo jabetzeko Greenpeacek ondo azaltzen du artikulu honetan.

Datorren urtean Eskozia izango da SDR Sistema onartuko duen hurrengo herrialdea eta hasieran Coca Colak aurre egin zion baina orain DRS sistema berria onartzen duela esan du. Eskertzeko albistea da hau baina galdera da, zergatik Eskozian bai eta hemen ez? Eskozian gobernua dagoela proiektuaren atzean, baina hemen Ecoembes ontzi horiaren ereduak Coca Cola bezalako enpresen laguntza osoa du eta Nafarroan bezalako toki batzuetan izan ezik, non DRS sistema erabiltzeko hainbat esperimentu egin diren. Hala ere,  badirudi egoera hau alda daitekeela Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko Errege Dekretuaren proiektuak zabalik uzten baitu bidea horrelako sistema egiteko!

Bizkaian Garbiker da gure plastikoa biltzen duten ontzi horien arduraduna. Duela gutxi edukiontzi gehienak berriekin ordezkatu zituzten bi zulordunekin baina zorte izan duten zenbait lekutan plastikoa erraz botatzeko guztiz ireki ditzakezun edukiontzi gutxi batzuk dira dira. Eta nola ez, askoz errazagoa da zabor guztia edukiontzi grisean botatzea, batez ere plastikozko zabor pila sortzen duten eskoletan esaterako. Zergatik ez zaie eman erraz erabil daitezkeen edukiontzi horietako bat? Guk ezagutzen dugu eskola bat zeinek intsistitu behar izan zuen baina azkenean horrelako bat lortu zuen. Baina zergatik ez diete emam eskola guztiei? Ziur aski, ahalik eta plastiko gehien birziklatzeko interesa zuen edozein konpainiak egingo luke ahalik eta gehien hori errazteko. Garbikerrekin harremanetan jarri ostean esan digute erraz irekitzeko edukiontziak eskatzen zuen edozein ikastetxek lortzen zuela. Arazoa da ez dugula uste eskolek horren berri izan duenik. Edukiontzi zaharrekin egin zutenari dagokionez, haiekin zer egin oraindik, urte bat eta gero, ez dute erabaki. Aldaketa egin aurretik jakin behar zen zer egingo zuten edukiontzi zaharrekin.

Gai honi buruz gehiago jakiteko Alberto Vizcainoren Contenedor Amarillo S.A. liburu bikaina baino irakurketa hoberik ez dago, zeinaren kopia BBT-n mailega daitekeen. Zertaz ari den ideia bat izateko berari egindako elkarrizketa irakur dezakezue. Albertok dioen bezala, ontzi horien sistemak bermatzen du enpresa handiek birziklapenaren benetako erantzukizunetik libratzeko eta ondorioz plastiko guztien laurdena baino ez da birziklatzen, EBk eskatzen duen tasetik urrun. Plastikoen birziklapen maila handiagoak bermatzeko modu bakarra DRS sistema erabiltzea da, beraz, zergatik ez dugu Eskoziaren adibidea jarraitzen eta porrot egin duen ontzi horien sistema alde batera utzi?