NAZIOARTEKO ZINEMALDI IKUSEZINA

Mungia da urtero Nazioarteko Zinemaldi Ikusezina antolatzeko aukera izan duen zorioneko hirietako bat. Hamahirugarren edizioa da, eta berriro ere mundu osoko film labur eta dokumental ugari izan dira. Horietan, batetik, hainbat herrialdetako errealitate gordinak azaleratzen dira; eta bestetik,  agerian geratzen da, askotan ulertzea zaila den baikortasunez egoera zailetan ahal duten guztia egiten duten pertsonen kuraia. Horren adibide dugu Gazan minbizia duten emakumeen «Gazan kondenatuak» film labur dokumentala. Emakume horientzat zaila eta batzuetan ezinezkoa da tratamendu egokia lortzea, Israelgo setioaren gehiegikerien ondorioz. Gainera, bularreko minbizia duten emakume askok ez dute bikotekidearen babesik. 

Hiru arratsaldetan hemengo eta mundu osoko filmak ikusteko aukera izango dugu bizi garen munduaren egoeraz hausnartzeko. Bestalde, Marwa-ri (Mungiako Emakume Arabiarren Elkartea) eta Sen-Mungi-ri (Mungiako Senagaldarren Elkartea) esker, Afrikari buruzko erakusketa interesgarria dago Torrebillela Kultur Etxeko zinema aretoaren ondoan dagoen gelan.  Asteazken gauean sari banaketa egingo da, eta ondoren Izaro taldeak kontzertua emango du Azkuna zentroan, Alondegian, Bilbon. Joateko interesa baduzu, hemen erreserbatu dezakezu lekua. Azkenik, gogoratu! Zinema hau filmetara joaten den publikoari eta kide egiten diren pertsonei esker bakarrik da posible. Kide izateko informazio gehiago lortzeko, honako bideoklipa hemen ikus dezakezu.