Joan den irailaren 19an, igandean, BBTk bideratu zuen Jata Ondo-k programatutako Uribe Open izeneko irteera. Oraingoan Derio izan da ekitaldiaren lekua eta ibilaldiaren gaia basaloreak izan dira. Zorionez, proposatutako ibilbideko errepide ertzak ez zeuden moztuta, eta basaloreak ikusteko garairik onena ez izan arren, oraindik espezie dexente zeuden ikusgai. Gainera, goizean eguraldi oso ona egin zuen eta ez zuen euririk egin. Anak, gure Biosfera koordinatzaileak, ibilaldia gidatu zuen, eta talde gogotsu batek arreta handiz entzun zituen basaloreek gure polinizatzaileentzako nektar eta polen iturri gisa duten garrantziari buruzko azalpenak. Baina horretaz aparte, esan beharra dago basaloreen koloreek ukitu atsegina eskaintzen dutela, eta honek alaitzen gaitu. Zoritxarrez, gure udal agintariek uste dute udal espazio berdeak kudeatzeko modu bakarra dela belarra labur-labur moztea lore gabe utziz.
Eta amaitzeko, berriro ere Jabi eta Cris han egon dira taldeari merezitako bertako produktu ekologikoez osaturiko hamaiketakoa eskaintzeko. Ezinhobe! Eskerrik asko irteera hau babestu duten guztiei! Laster arte!