URIBE OPEN: POLINIZATZAILEAK LAUKIZEN! GIZAKIARENTZAT EZINBESTEKOAK DIREN INTSEKTU TXIKI HAUEK!

Irailaren 12an, igandean, Uribe Open-ek programatutako irteerekin hasi ginen Laukizen!

Goiz eguzkitsu batez gozatzeko aukera izan genuen 20 lagunek (taldea kopuru horretara zegoen mugaturik). Ana eta Cristianek harrera egin ziguten, eta gero Belenek irudimenezko bidaia batean gidatu gintuen gure zentzumenak suspertzeko eta ingurumenarekiko kontzientzia pizteko.

Zelaietatik pasatzen ginen bitartean, Belenek landareen, animalien eta intsektu polinizatzaileen polinizazioaz, ekosistemen zerbitzuez eta batez ere arazo globalaz hitz egin zigun: polinizatzaile horien populazioa gutxitzea pestiziden ondorioz, habitaten zatiketa eta isolamenduak, klima aldaketa, etab. Ezinbesteko intsektu horiek kontserbatzeko egin daitezkeen  ekintzak ere aztertu genituen.

Tourraren amaieran, Cristianek eta Javierrek tokiko produktu ekologikoak dastatzeko itxaroten gintuzten hamaiketako batekin, eta oso goxoak zeuden.

Irteera bikaina eta oso aberasgarria izan zen. Aipatzekoa da adin askotako jendea egotea,  eta une ahaztezinak partekatu genituen. Gainera, bide batez BBTrako boluntario berriak lortu ditugu!!