Lur isila: Intsektuen apokalipsia nola saihestu
Ia hirurogei urte igaro dira Rachel Carson-ek Udaberri Isila liburua argitaratu zuenetik, pestizidek nekazaritzan eragindako arriskuez ohartarazi zigun. David Goulson biologiako irakasle inglesa da, eta polinizatzaileei laguntzeko beharrari buruzko liburu interesgarri eta irakurterraz asko idatzi ditu. Bere lehen bi liburuak, Garden Jungle Oihana eta A Sting in the Tale, 15 hizkuntzatara itzuli dira, baina zoritxarrez orain arte ez da euskaraz ezta gaztelaniazko bertsiorik. Silent Earth: Averting the Insect Apocalypse da bere azken liburua, berriro intsektuen populazioaren jeitsiera arriskuaz ohartarazten gaitu eta horrek munduko elikagaien ekoizpenerako suposatzen duen mehatxuaz, baina egoera honi buelta emateko beranduegi ez delako itxaropen mezu batekin.
Jakina, errudun nagusia nekazaritza modernoa da eta intsektuentzako onuragarria den nekazaritza ekologikoaren aurrean nekazaritza industrialaren praktika kaltegarriak dira diru laguntza gehien jasotzen dutenak. Gure gobernuek eta udal agintariek ahal duten guztia egin beharko lukete naturarekin lan egiten duten nekazariei laguntzeko.
Gure polinizatzaileak babesteak gure basalorak babestea esan nahi du eta, horretarako, BBTn saiatu gara eskualdeko udal agintariek basalorak ikusteko modua aldararazten. Polinizatzaileen populazioak beherakada izugarria izan duen arren, Europako beste herrialde batzuek ez bezala, gure gobernuak eta udal agintariek ez dituzte berdeguneak kudeatzeko moduak aldatu. Espazio berdeak nola kudeatzen ditugun berpentsatzeko garaia da, basa-loreak eta polinizatzaileak kontutan hartu ahal izateko! Noiz konturatuko gara baso loreak onuragarriak, ederrak eta doakoak direla, udalek erosten dituzten nektara falta duten eta pestizidaz beteriko lore hibridoekin alderatuta? Noiz hasiko dira gure errepideen mantentze-zerbitzuak errepideen ertzak era jasangarri batean kudeatzen, eta ez hain esparru zabala eta hain maiz ebakitzen?
Duela urte batzuk gure eskualdeko udalerriei proposatu genien tximeletentzako oasiak sortzea zeinetan basalorak, belar altua eta polinizatzaileak erakartzeko bereziki onak diren lorak egongo ziren. Mungian oasia sortu eta gero erabat bertan behera geratu zen. Gauza bera gertatu da Gatikan eta orain badirudi gauza bera gerta litekeela Plentzian, itxuraz udala otsailaz geroztik ez da oasiaren mantenurako ardura duen lorezainarekin harremanetan jarri. Esan beharra dago oasi baten mantentzea nahiko merkea dela eta ez duela gastu handirik eskatzen, eta edozein gastu erraz murriztu daiteke beharrezkoa ez den lekuetan belarrak mozten emandako denbora murriztuz. Adibidez, Fruizko oasia ia dohainik atera zaio udaletxeari baina orain panelak aldatu behar dira.
2018an, EBk polinizatzaileak babesteko ekimena jarri zuen abian, baina, zoritxarrez, txosten honetan ikus daitekeen bezala, ez da ezer lortu. Gure nekazaritza praktiketan aldaketa handiak behar ditugu, eta gure hirietako basalorak eta polinizatzaileak babesteko ekimenak behar ditugu ere. Zaindu dezagun natura suntsitu beharrean!
Irailean, BBT-ko kideek Jata-Ondok antolatutako hiru ibilaldi gidatuko dituzte jendeari gure polinizatzaileen, basa-loreen eta hegaztien edertasunaren berri emateko. Eta animatu nahi ditugu kide eta lagunak berriro ere ekimen hauetan parte hartzeko. Eskerrik asko!