Orain dela 5 urte hasi ginen ibilbide botanikoa egiten San Silvestre egunean. Honen antolatzaileak Botanika Sestao eta Lurgaia dira. Zoritxarrez San Silvestre egunean baino ez dute hori antolatzen eta inork ez du ibilbiderik antolatzen udaberrian. Orduan Haria elkartearekin batera, orain dela hiru urte hasi ginen udaberriko ibilbidea egiten. Aurten, konfinamendua dela eta, bakarrik Bakioko jendea etorri ahal zen baina guztira 20 lagun baino gehiago izan gara eta guztira ia 100 lora espezie lortu dugu ikustea.
Eskerrak ibilbidea egin aurretik ertzetako belarra ez dutela moztu! Europako hainbat lekutan urtean behin baino ez dute mozten! Askoz ekonomikagoa da! Basalorak oso politak dira eta behar-beharrezkoak dira erle eta tximeletak bezalako polinizatzaileentzat. Azken urteotan gure polinizatzaileen poblazioa asko jaittsi egin da. Baina badirudi etsaiak direla! Denok dakigu ze inportanteak diren nekazarientzat. Polinizatzailerik gabe jai dute! Hori dela eta Europatik bada ekimen berezi bat polinizatzaileak babesteko baina ematen du gure instituzioak ez dakitela zertan datzan!
Amaieran ikusi dugu oraindik loratu ez den lore berezi bat, Glaucium flavum, “la amapola maritima”. Bizkaian desagertutako lora izan zen baina Bakion bost ale badira. Agian beste leku batean ere egon daiteke eta lora honi buruz Botanika Sestao elkarteko kide batek hau idatzi du. “La flor que se niega a desaparecer.” Oso artikulu interesgarria da, eta iaz gure laguna den Agurtzanek iaz argazkia hartu zuen! Ia hilabete honen amaieran loretan dagoen!
Eta artikulu hau ezin dugu amaitu gure gida berezia aipatu gabe, Gorka Basterretxea hain zuzen ere. Bi egun lehenago Bermeoko Mendi Taldeko blogean bere argazkiak ikusita berarekin harremanetan ipini ginen eta ez zuen zalantzarik izan. Bere blogak bi atal ditu, bata da Egun bat, lora espezie bat, beraz 365 loreren argazkiak eta beste atal batean urtarrilaren 1ean, 100 lora! Eskerrik asko, Gorka! Zuri esker gure ezagutza handitu da! Mutil apal bezain jakintsua. Urte askotarako!