Kafe Konpost Ekintza

Asteburu honetan Kafe Konpostaren Ekintza burutu dugu hainbat boluntariori esker, eta bereziki aipatu nahiko genuke Emaus-en laguntza. (BBTk eta Emaus-ek akordio bat daukate eta hainbat proiektutan elkarrekin egiten dugu lan). Goraipatzekoa da, nola ez, tabernarien ezinbesteko laguntza. Covid larrialdi honetan oso gogorrak izan dira ostalaritza sektoreari aplikatu zaizkion segurtasun neurriak eta BBTn bat egiten dugu beraien aldarrikapenekin. Asteburu honetan plazer hutsa izan da zuekin elkarlanean aritzea. 

Mungiako taberna ia guztiek parte hartu dute ekintzan eta guztira 300 kilo kafe hondakin batzea lortu dugu. Honek esan nahi du aste batean 800 kilo batu zitezkeela edo bestela esanda, urtean 41.000 kilo. 

Mungiako udalaren informazioaren arabera, 2019an Mungia osoan 41.000 hondakin organiko batu zen nahiz eta 5. edukiontziaren ekimenean 1100 familia apuntatuta egon! Joan den astean, udaleko zinegotzi eta ingurumen teknikariekin izan genuen bileran pozik agertu ziren, orain jende gehiago hasi baita apuntatzen 5. edukiontziko giltza hartzen. 

Egia da pozgarria dela, eta beraiek onartu zuten haragi eta arrain soberakinak uzteko posibilitateak errazten duela hori; abenduan guk aurkeztutako mozioan eskatzen genuenak hain zuzen ere. Izena ematea erraza da; baina horrek ez du berez aeragotuko batzen den organiko kopurua bonifikazio sistemarik ezartzen ez bada. Bestela, nola azaldu ekimenean 1100 familiak parte hartuta organikoa hondakin guztien %1 baino ez izatea? Mungia Garbi web orrialdean argi esaten da % 40 izan beharko lukeela!! 

Zoriotxarrez, Mungiako udal gobernua gurekin hitz egiteko prest egon arren, ez dugu somatzen elkarlanean aritzeko inolako borondaterik arlo honetan, ezta klima larrialdiaren aurka gurekin batzeko ere. Dena den, gure kafe konpost ekintzak interesa piztu du beste zenbaitengan. Esaterako, Basque Climate Change Centre-eko kide batzuk prest agertu dira kafe konpostaren gainean lan esperimentala egiteko, eta Suitzako KonpostForo erakunde batek gure ekimenak ezagutzeko elkarrizketatu nahi gaitu. Bestalde, gaian adituak diren gure teknikarien arabera, erabat bideragarria litzateke eskualdean konpostaje planta bat egitea Mungian, eta bide batez lanpostu batzuk sortzea. 

Zergatik Mungiako udalak berak ez du interes gehiago erakusten? Noizko Mungiako udalaren Klima Larrialdi plana? Noiz hasiko da sentsibilizazio lana egiten Mungian? Klima larrialdiaren aurrean ez da aitzakiarik. Fast Town izan behar dugu!!! Zergatik ez erabili, beste hainbat udalek bezala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta