Plentziako Herri Lurrak

Plentziako Herri Lurrak proiektuak Isuskitzako haritz basoaren izaera berreskuratu nahi du; izan ere, baso horrek Erdi Arotik Plentziako herria ontzigintzarako egurrez hornitu du. Hariztia berreskuratu nahi dute eta herri-lurrei duten balioa eman. Boluntario eta Batxillergoko gazteen laguntzari esker, Isuskitzamendiko tontorrean 6.000 bat metroko lursaila garbitu dute, eukaliptoak kendu, eta baso jangarri bat landatzen hasi dira. Institutoarekin egutegi bat finkatu nahi dute hilabetero lan bat egitera joateko, maila guztietan. Bestalde,  itsasadarrean, dagoen hariztia ez dute ahaztu. Elkarteak udalari diru-laguntza eskatu dio aurten, eta horri esker urtero eukalipto sailari zati bat kenduko diote, eta zatika-zatika dana haritz eta abarrekin landatuko dute.  Eta gu laguntzeko prest, nola ez! Ekintza txikiak, amets handiak!