Hondakinen mozioa eta Klima Larrialdia
Azaroan nahi genuen hondakinei buruzko mahai-inguru bat antolatu baina Covid-19 zela eta, ezin genuen egin. Hala ere, lortu dugu bideo bat egiten zeinetan mahai-inguruari gonbidatuak zirenek beraien iritziak plazaratzen dituzten. Dakizuenez gure asmoa izan zen Ekologistak Martxan-en hondakinei buruzko mozioa Mungiko udaletxean aurkezteko, eta abenduaren 23ko Osoko Bilkuran mozioa aurkeztu genuen. PSE-ekin izan ezik (ez zioten erantzuna eman gure gonbidapenari), Mungiko udala osatzen duten alderdi guztiekin hitz egin genuen, eta opozizioko hiru alderdiek gure mozioa aurkeztu zuten baina EAJk eta PSEk aurkako botoa eman zuten, eta ez zen onartuta izan.
EAJko ordezkariak aurreko bileran esan zigun puntu batzuk ondo ikusten zituela baina puntu batzuk ez zituen bidegarriak ikusten, eta eskatu zigun mozioa ez aurkeztea eta denon artean adostasunera heltzea. Baina gure ustez aurkeztu dugun mozioko puntu guztiak realistak direla, eta egingarriak erabat. Gainera, esan behar dago, guk eskualde mailan proposatzen dugun konpostaje planta beste leku batzuetan egingo dela, eta Getxo, esaterako, laster bere konpostaje planta izango du inguruko materia organikoa kudeatzeko. Ezin dugu ozenago esan, Mungiko materia organikoaren 1% baino ez da 5. edukiontzian batzen, eta kopuru hori tamalgarria da! Oreinak bideoan azaltzen duen moduan urte gutxitan Azpeitiko udalak birziklatzen edo konpostatzen dituen hondakinak %28tik %70era igo ditu eta guk uste dugu Mungiako udalak proposatutako neurriak onartuko balituela urte gutxitan ere birziklatutako edo konpostatutako hondakinen kopurua %25etik %80ra igo liteke!
Bestalde, garai latz honetan erabat salagarria da hainbeste janaria alferrik botatzea, batez ere jakinda zilegizko irtenbide direla janari hori errekuperatu ahal izateko. Orain dela hiru urte udalari ausardia falta zitzaion Hozkailu Solidarioa proiektua babesteko eta ematen du gauza bera gertatzen dela Rexcatering proiektuarekin. Joan zen martxotik horren berri izan dute baina guk dakigunez momentuz ez dute ezer egin. Rexcatering egitasmoa oso lagungarria izango litzateke Mungiko eskola eta adineko etxeetako janari soberakinak kudeatzeko Hernaniko udalak egingo duen bezala!
Baina argi utzi nahi dugu ez dela udalaren ardura bakarrik, eta gai honetan denok gara errudun. Egia da adostasunera heldu behar garela, eta klima larrialdiaren aurrean elkarrekin lan egiteko borondatea izan behar dela, baina horretarako onartu egin behar da larrialdi hori errealitate bat dela. Denok ikusi dugu Coronavirus larrialdiaren aurrean zein neurri hartu dituzten gure agintariek, baina klima larrialdiaren aurkako neurriak ez ditugu ikusten. Bost urte igaro dira Parisko Akordiotik eta tenperaturak jarraitzen du igoten, eta dagoeneko 1.2°C igo egin da beraz laster 1.5°C-era helduko da!! Honen aurrean neurri ausartak hartu behar dira eta biztanleak inplikatuak sentitu behar dira. Trantsizio talde guztiak bezala, BBT sortu zen petrolio gabeko gizarte bati irtenbideak eskaintzeko. Elikagai eta energia burujabetzak dira gure ardatz nagusiak ahaztu gabe, noski, bertako bioaniztasuna babesteko eta baloratzeko beharrarekin batera. Eta horretan jarraituko lan egiten, eta beste eragile sozial eta politikoei guztiei eskua luzatzen diegu elkarrekin jarduteko, gure umeen eta planetaren etorkizuna jokoan baitira! Mungiak eta eskualdeko herri guztiek estrategia inklusiboa behar dute karbono neutroa bihurtzeko eta klima aldaketari aurre egin ahal izateko!