Karen Amaiaren 2021eko egutegia
Azken urteotan abendu inguruan Karen Amaia Bilboko argazkilari ezagunak bere egutegia argitaratzen du. Aurtengo gaia da hemengo txoriak, eta 5 eurotan salgai ditu gure lokalean.
Amaiak, bere amarekin batera, BBKko Bizkaiko Gaiak bildumako Flores Silvestres de Bizkaia 1. eta 2. liburuetan ere parte hartu du. Gaur-egun bi liburu hauek liburu denda batean zaila da aurkitzea, baina edozein liburutegi batean erraz aurki daitezke. Argazki politez gain, hemengo lorei buruzko informazio oso interesgarria dute, eta begiradaren bat botatzea merezi du!