Oasis ala basarmortua
Zoritxarrez penaturik ikusten dugu nola gure tximeletentzako oasiak bai Gatikan bai Mungian guztiz abandonaturik egon direla.
Mungiakoak urte bat dauka baina orain udalak ez du luzatu kontratua baratzainarekin lorategia zaintzeko, eta ez dute ipini panelik proiektua zertan datzan azaltzeko. Gatikako kasuan oso ondo hasi zen proiektua eta jende askok parte hartu zuen baina iaz behin bakarrik txukundu zen eta geroztik abandonaturik geratu da. Orain belar guztia moztu egin dute eta panela baino ez da geratzen lekuko gisa.
Dena den, ez gaude amore emateko prest, eta saiatuko gara irtenbidea aurkitzen. Eskerrak Plentziakoa geratzen da, eta argazkietan ikusten denez oso itxura ona du!
Eta Jatabe-Marurin umeek egindako tximeleta oasia aurrera jarraitzen du, eta baita ere Gamizen EMAUSek egindako oasia ere aurrera doa! Eta azkenik Fruizko udalak oraindik dauka bere oasia!