«Mungiko gazteek Larrialdi Klimatikoaren defentsan AMALUR taldea sortzen dute”
Amalur da Mungian ingurumena babesteko sortu berri den talde gaztea. Orain dela bi aste 60 gazte inguru batzea eta elkarrekin plastiko mordoa biltzea lortu zen Mungian. Ostiral honetan, irailak 27, klima larrialdiko mobilizazioetan parte hartuko du bai Bilbon, bai Mungian. Izan ere, ostiral honetako plenoan Mungiako udalak Klimaren Aldeko Aliantzak aurkeztutako mozioa eztabaidatuko duenez, kanpoan egongo gara protestaldi batean klima justizia eskatzeko. Exijitzen dugu Mungiako udalak Klima Larrialdi egoera deklaratzea eta mozioan agertzen diren neurriak hartzen lehenbailehen hastea (bertako energia berriztagarri proiektuak, elikadura burujabetza, garraio jasangarria, eta abar luzea). Ez baitugu galtzeko denborarik! Gure etorkizuna arrisku bizian dago!
Beraz, 13:00etatik 15:00etara beste hainbat taldeekin batera Mungiako udaletxearen aurrean izango gaituzue! Butroi Bizirik Trantsizioan elkarteak paella beganoak prestatuta izango ditu parte hartzaile guztientzat!!.
Gazteoi ahotsa eman!!!
27an Mungian ere Klima Larrialdiaren greba!
Amalur, ingurumenaren aldeko gazteen talde berria, 13:00etan elkartuko da Mungiako udaletxearen aurrean Jauzi berriztagarriak eta BBT taldeek LARRIALDI KLIMATIKOAREN ADIERAZPENaren mozioa aurkezten duten egun berean.
Adierazpenean neurri zehatzak hartzeko eskatzen zaio udalari: erregai fosilak albo batera utzi eta energia berriztagarrien alde egin dezala, udalak berak duen energiaren kontrataziotik hasita; elikadura burujabetza bultzatu dezala inguruko eskoletan; gardentasunez joka dezala hiritarren erabaki lotesleak aplikatzean; errotetan hidroelektrikoak garatu ditzala, Torrebillelatik hasita; albo batera utz ditzala osasuna arriskuan jartzen duten itsaspeko Frantzia-Espainia interkonexio elektrikoa bezalako makroproiektuak.
Amalur irailaren 15ean hasi zen martxan, Mungiako ferialean, Butroi errekan eta Torrebillelako parkean zabor bilketa bat eginez. Gazte askok parte hartu zuen eta asko izan zen jasotako zabor eta plastikoa. Manta elektriko bat, material informatikoa, su itzalgailu bat, arropa… Udaletxeko eskaileretan pilatu zuten mezu garbi batekin: kontsumoa gutxitu behar da eta zaborra sortzen baduzu dagokion edukiontzian utzi behar duzu.
Hilaren 27an udalbatzara eramango du aldarrikapena inguruko hainbat talderekin batera. Butroi Bizirik Trantsizioan taldeak paella begano batekin lagunduko dio Amalur taldeari eta bertaratzen direnei.