Amalur sortu da!
Amalur Mungiako gazte taldea sortu da ingurugiroari buruzko arazoei aurre egiteko.
Amalurko Iratxe, Aitor, Eneko, Joane O., Irune eta Joane M. antolatu dute igande honetan, irailaren 15ean, garbiketa lan bat Mungiako hiru eremutan: Feriala ingurua, Torrebillela parkea, Butroi ibaia.
Sare sozialetan egindako deialdia kasu eginez, 50 gorako gazte talde bat elkartu zen udaletxearen aurrean. Hiru multzotan banandu ziren, eta eskularruak eta poltsak eskuetan mota guztietako zaborra batu zuten; betiko klasikoak (gozoki paperak, plastikozko botilak eta freskagarri lata “asko”, zigarro zurrunbiloak, etab.), baina baita ere honako bitxikeriak, manta elektriko bat, ordenagailu pantaila, su-itzalgailu bat, eraikuntzarako material eta arropa. Ordu bat eta erdiko lana egin eta gero, berriz ere udaletxera itzuli ziren, eta udaletxearen aurrean bildutako zabor poltsa guztiak ipini zituzten, mezu argi batekin: «Gure kontsumo ohiturak gutxitu behar ditugu!” eta «Norberak sortutako zaborra dagokion edukiontzira eraman behar du! «, eta espero dugu handik pasatu ziren oinezko guztiak mezua ederto harrapatu zutela. Azkenik, poltsa guztiak hustu ziren dagokion edukiontzian.
BBTk Amalur eta parte hartu duten gazte guztiak zoriondu nahi ditugu bere ekimenerako, eta bide batez gure laguntza guztia eskaini nahi diegu!
Egun arrakastatsu honen bideo laburpen bat hemen aurki dezakezu:
Aurrera Amalur !!!
Amalur-ekin harremanetan ipintzeko hona hemen beraien helbide elektronikoa: amalur.mungia@gmail.com