Fruizko Oasia

Aspaldi ez dugu honen berri izan baina oraindik dago Lurbarri oasia. Tenperaturak gora doaz eta gero eta tximeleta gehiago ikus daitezke. Dagoeneko 20 espezie baino gehiago ikusi dugu oasia honetan! Igandean, ekainak 23, Fruizko Kirkiñito Mendi taldeak umeentzat irteera bat antolatu du, eta oasiatik pasatzerakoan aprobetxatu dugu oasiaren zergatia azaltzeko eta bide batez umeak egon dira tximeletak harrapatzen utzitako sareekin.