GABONETAKO APAINGARRI NATURALAK ETA TXOKOLATADA GAMIZ-FIKA
Gabonak baino lehen Gamiz-Fikako gurasoen talde entusiastiko bat elkartu zen talde bat osotzeko ekimenak egiteko beraien umeekin eta umeentzat, eta bide batez herria dinamizatzeko. Eta hasieratik nahi izan dute jasangarritasun eta kontsumo arduratsu irizpideak bereganatzeko.
Beraz, Gabonetako kontsumo itsuaren atzetik joan ordez, haiek proposatu zuten naturaz gozatzeko Gabonetako apaingarriak egiteko gauza naturalak bilatuz, tartean adarrak, lumak eta pinaburuak, bertako zuhaitz batzuk apainduz. Hala ere, apaingarririk ikusgarriena izan da txokolate edateko erabili diren plastikozko edalontziz egindako elur panpina.
Udaletxeak berak txokolatada antolatu du BBTk emandako Bidezko Merkataritzako txokolatea erabiliz. Ekitaldi guztiz arrakastatsua izan da!