Hontz Zuri Zauritua

 

HONTZ ZURI ZAURITUA

Orain dela aste bete gure kide baten semeak hontz zuri baten bizitza salbatu zuen. Ez zen gauza erraza izan, gauez izan zelako eta errepidean gelditu behar izan zuelako. Gainera, hontzarengana heltzeko uretan sartu behar izan zen eta zapatak, galtzerdiak eta prakak ere kendu behar izan. zituen. Hau ikuskizuna!

Azkenean hontza hartzea lortu zuen, eta kutxa batean sartu zuen. Hurrengo egunean Gorlizeko berreskurapen zentrora eraman zuen eta orain itxaron beharko dugu guztiz errekuperatzen den jakiteko. Hala ere, nahiko baikorra da. Hontz zuria da SEOren Urteko Hegaztia eta nahiz eta oraindik nahiko espezie arrunta den, Europa osoan arazoak izaten ditu bere habitata galtzen ari delako, eta ondorioz gero eta gutxiago dira nekazaritza intentsiboaren erruz.

Honek aukera ematen digu jendeari gogorarazteko zer egin behar den zauritutako animalia bat aurkituz gero. Lehenbailehen Base Gorrira deitu 944465297ra edo zuzenean Gorlizen dagoen zentrora joan. Nahiz eta inor ez egon, bada kaiola bat dago aurkitutako animalia utzi ahal izateko. Hildako animalien berri izatea gustatzen zaie ere bai, beraz inoiz hildako ugaztun basatia ikusiz gero komenigarria da deitzea. Gainera, gaixotasunez hil izanaren posibilitatea dago, eta Gorlizeko zentroa honen jakinaren gainean egon behar da.

Azkenik, zenbat eta astiroago gidatu, hobeto!!!