Sasi garbitzea Gamizen

 

SASI GARBITZEA GAMIZEN

Duela hilabete bat Gamizen ikusi genuen sasi garbitze bat egin dutela errekaren ondoan. Egia da jende gehienentzat sasiak ez direla ongi etorriak eta sarritan euskaraz esaten da “sasi guztien gainetik” arazoak gainditzeko. Egia da ez direla oso atseginak eta dauzkaten arantzak mingarriak izan daitezkela. Baina euskaraz sasiek beste esanahia daukate, erbestea, hain zuzen ere.

Eta zentzu honetan sasiak benetako aterpea dira hainbat animalientzat, tartean bisoi europarrarentzat. Gainera, Bizkaian bada Bisoi europarra babesteko plana, eta plan honek bereziki aipatzen du erreka ertzeko sasien garrantzia, esanez: “Bai arrek, bai emeek, zuhaixka asko dituzten urbazterrak aukeratzen dituzte. Izan ere, erabilera handiko tarteen ezaugarria lahardi handiak egotea da beti. Guneak aukeratzeko, ez dute landare espezie mota erreferentzia hartzen, baizik eta sasitzako eta babeseko egitura, laharrek, txarrantxek, lezkek eta abarrek osa dezaketena.”

9.artikuluak argi eta garbi esaten du: “Espezieak ugaltzeko edo babesteko erabiltzen duen habitataren ezaugarriak aldatzea eragingo duen jardueraren bat egin nahi bada interes bereziko arloetan, Nekazaritza Sailaren aurretiko baimena beharko da”.

Beraz, ez dugu ulertzen zergatik eman duten baimena horrelako sarraskia egiteko. Egia da, ez dela ugaltze garaian egin, baina horrelako habitatak beharrezkoak dira bisoientzat ugaldu ahal izateko. Bai URAri, bai Diputazioari azalpenak eskatu dizkiogu ez baitugu uste baimena eman behar zenik!