SAN SILVESTREKO GOIZEKO IBILBIDE BOTANIKOA BAKIOTIK
Abenduaren 31an, ostirala eta urteko azken egunean, 15 lagunek, Mallorkako familia bat barne, parte hartu genuen landareen loraldia behatzeko ekimenean. Bigarren urtea da, Sestaoko Natur Zientzien Elkarteak Lurgaiarekin batera ekimen hau antolatzen dutena. Ideia, Urtaro honetan loratzen ari diren landareak behatzea da, argi baitago aldaketa klimatikoaren ondorioz landare batzuen loratzea aurreratzen ari dela.
Ibilaldiak aukera eman zigun elkar ezagutu, ondo pasa eta bertoko landareriaz ikasteko. Arratsaldean pote batzuk hartu genituen, familia eta lagunekin urteberria ospatzeko afaltzera joan aurretik.
Argazki gehiago hemen 🙂